XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta zun betiko uzi:
Atzerri'n ikasi,
atxik-ala atxiki
ahal zedin bizi
t'euskotar margogintza asmoz pitzarazi.

Mezulari jatorrak, Ziga'ren ertia,
tokietara zeraman oyu zolia:
antxen nun zen ageri bere margotzia,
onereizten zitzaion euskaldun yendia.

Euskal-oldargia
beitzen an joria,
Baztan zen lekûa
t`eder bazkagia
nun ere ali zeiken Xabier-mezûa.

Paris'en margogintzan Ziga sasoiturik,
ekarri zun ertia agitz zen ondurik.

Etorri ta gerore zindo jarraikirik,
bere gotor-aldia eman zen narorik.

Kanpokoa amaiturik,
etxen dena apañik,
etxeon andrerik
Eulale sarturik,
kabia zun ornitu xukun dundurik.

Bai edo da bat oin nai duena galdat,
bai-dagoki noskire ementxen aipat
Ziga johan zenean atzerri-alderat,
ote zuen jakintza funtsezkoren bat.

Zadazute barkat
irteten onarat:
Madrid ta Paris'at
so laukietarat:
An ageri gauz asko da gaitz oberat.

Doluak zinez jorik, gizon au galduaz,
elesariz gagozkio motx aski eta eskas.

Aritu zun Xabier'ek gixako gizaz,
yendiak oro artzen bear den omenaz.